Industria Erronkak Bizkaiko errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzen die, STEM bokazioak pizteko eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzeko.
FVEMek (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa) diseinatua eta sustatua
Enpresetara bisitak
Proiektuan parte hartzen duten enpresek ikastetxeei haien instalazioak erakusten diete, baita egiten dituzten ekoizpenak, proiektuak eta jarduerak ere.
Topaketak ikastetxeetan
Enpresak ikastetxeetara joango dira euskal industriaren errealitatea helarazteko, jarduera profesionalak aurkezteko eta lanbide profilak ezagutarazteko.